The Beatles taldeak Why Music Matters kanpainan parte hartuko du, bere kantuen bitartez, aurretik beste hainbat kantari eta taldek egin duten bezala. Musikaren arloko profesionalek jarri zuten abian kanpaina hori, iaz, musikaren balioa aldarrikatu eta haren legezko zabalkundea sustatzeko, animazioko film laburren bitartez. Film labur horiek musikaren arloko hainbat artistaren bizitzaren berri ematen dute, musikaz legez kanpoko deskargarik gabe gozatzeko deia eginez. Kanpainaren sortzaileen ustez, gaur egun gizarteak ez dio aitortzen musikari benetan daukan balioa. Kanpainaren webgunean ikus daitezke filmak, www.whymusicmatters. org helbidean.
The Beatlesen inguruko filmean Octopu's Garden, Something eta Hey Jude kantuen zatiak entzuten dira, John Lennon, Paul McCartney, Ringo Starr eta George Harrison taldekideen irudietan oinarritutako marrazkiek kantatu eta joak. Lee Gingoldek zuzendu du filma.
Kanpainan parte hartu duten musikari eta taldeen artean hauek dira: Kate Bush, Nina Simone, Iron Maiden, Louis Armstrong, Blind Willie Johnson, The Jam, John Martyn, Sigur Ros, Paloma Faith, Thin Lizzy, Elbow, Bernard Butler eta Nick Cave.
The Beatles taldeak Why Music Matters kanpainan parte hartuko du
Musikaz legez kanpoko deskargarik gabe gozatzeko deia egiten dute, animazioko film laburren bitartez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu