The Chemical Brothers eta Amy Winehouse BBK Liven egongo dira

Jack Johnson eta Crystal Castles ere Kobetamendin izango dira, uztailaren 7tik 9ra bitartean

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Amy Winehouse abeslari ingelesa Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Kobetamendin egiten den musika jaialdiaren seigarren edizio honetan Coldplay eta The Black Crowes taldeak ere ariko dira, uztailaren 7tik 9ra bitartean.

Bost Grammy sariren jabe da Winehouse, eta baita Brit Award sariaren jabe ere. Bestalde, World Music Award saria ere lortu zuen 2006an kaleratutako Back to Back diskoari esker. Disko horren 16 milioi ale saldu zituen mundu osoan. Halaber, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek aurten izango diren beste artista batzuen berri ere eman dute.

The Chemical Brothers 90eko hamarkada hasieran sortutako musika elektronikoko talde iraultzailea da. Further diskoa aurkeztuko dute Bilbon. Bestalde, Jack Johnson hawaiiarra To the Sea disko berria aurkeztera etorriko da Bilbora. 35 urteko surflari hawaiiarra surf filmetako zuzendaria zen 2001ean argitaratu zuen Brushfire Fairytales diskoarekin kantari gisa ospea lortu aurretik.

Crystal Castles bikote kanadarrak, aldiz, musika elektroniko esperimentala egiten du, eta taldearen izen bera duen diskoa aurkeztuko du uztailean.

Hiru egunetarako bonoa 90 eurotan eskuratzeko epea otsailaren 10a arte luzatu dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.