Antolatzaileek jakinarazi dutenez, uztailean The Cure taldeak BBK Live jaialdian joko du. Horiekin batera, beste lau talde ere iragarri dituzte: Zoe, Tribes, The Inspector Cluzo eta Corizonas. Antolatzaileek esan dute The Curek bi ordutik gorako kontzertuak joko dituela udan Europan, eta estudioan grabatutako hamalau diskoen laburpena egingo dutela, baita Wish bildumarena, gehien saldu dutena.
BBK Live jaialdia uztailaren 12tik 14ra egingo da, Bilbon, eta, aipatutakoez gain, aurretik Radiohead, Snow Patrol, Klaxons, Vetusta Morla, Lori Meyers, Noah and The Whale, Band of Skulls eta The Gift daude iragarrita.