Musika. The Embarrassment
'The Embarrassment EP'
Diskoetxea: Last Laugh Records.
Glenn Donaldson (The Reds, Pinks & Purples) musikari estatubatuarraren Twitterreko profilaren bidez izan dut Wichitako punk rock taldearen berrargitalpenaren berri, EPa jatorriz 1981ean plazaratu baitzen: «Iragarri gabe atera da. Inork ezagutzen ez duen AEBetako talde handienetako bat. EPa izugarria da, Feelies, Mission of Burma, eta abar gustuko badituzu!». Bada, aipua irakurri eta gero, diskoetxearen Bandcampera jo dut, eta 2021eko lehenengo hiruhilekoan entzun dudan deskubrimendu harrigarriena bihurtu zait. Iraupen laburreko grabazio honetan, besteak beste, Fugaziren hazia dago, bai eta AEBetako post-punkeko sekretu ezkutuenaren talentu zabala ere. Formatu fisikoan eskuratu behar dut, bai ala bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu