The Pretty Things Andoaingo Rock Jaialdira etorriko da

The Nomads, Bob Log III, The Blasters, Paul Collins Beat, On Benito eta Jupiter Jon ere ariko dira, ekainaren 16an

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Rock-and-roll, punk, garage, power pop, rhythm and blues eta blues musikaz gozatzeko aukera izango dute zaleek Andoaingo Rock Jaialdiaren aurtengo ekitaldian. Ekainaren 16an, nazioarteko eta Euskal Herriko rock taldeen saioa izango dute, 18:00etan, herriko Nafarroa plazan. The Pretty Thingspunk eta garage taldea ingelesa izango da aurtengo jaialdiko osagai nagusia. 1980an taldea desagertu bazen ere, noizbehinka batera jotzen dute, eta, Phil May eta Dick Taylor buru dituztela, Andoaingo jaialdian izango dira aurten, jaialdiaren bosgarren aldian .

Berton ariko da The Nomads rock and roll talde suediarra ere, Solna azken diskoko kantak aurkezten.Rock estatubatuarraren ordezkari izango dira The Blasters, beren rythm and blues doinuekin, Paul Collins Beat eta Bob Log III taldeak. Paul Collins Beatek bere azken laneko —King of Power Pop! diskoko— abestiak ekarriko ditu. Euskal HerrikoOn Benito eta Jupiter Jon taldeek osatuko dute aurtengo rock jaialdiko egitaraua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.