The Rolling Stones taldea estudio batean bildu da
MUSIKA. The Rolling Stones taldeko kideak Parisko estudio batean bildu dira egunotan, Mick Jagger kantariak Twitterreko txio baten bidez baieztatu duenez. Taldeak 2013an bira bat egiteko asmoa du, eta baliteke aurretik disko bat grabatzea. 2005 eta 2007 artean egin zuten orain hurrengoko bira Mick Jagger, Keith Richards, Charlie Watts eta Ronnie Woodek, A Bigger Bang aurkeztuz, taldearen estudioko 24. diskoa, azkenekoa oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu