The Rolling Stones taldeak lau kontzertu iragarri ditu
MUSIKA. The Rolling Stones taldeak lau kontzertu emango ditu aurten, New Yorken eta Londresen. Billboard aldizkariak jakinarazi duenez, bandaren sorreraren 50. urteurrenaren harira emango dituzte kontzertuok. Urte hasieran, mende erdia ospatzeko birarik ez zutela egingo argitu zuten arren, Keith Richards gitarristak aukera bazegoela esan zuen BBC telebistan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu