Donostiako Zinemaldia

'The Salt of the Earth' lanak irabazi du Publikoaren Saria Zinemaldian

Gazteriaren Saria 'Güeros' filmarentzat izan da. Signis sarietan 'Loreak'-ek aipamen berezia jaso du.

'The Salt of the Earth' filmeko irudi bat. BERRIA
urtzi urkizu
2014ko irailaren 27a
15:32
Entzun

Gaur gauean jakingo dira 62. Donostiako Zinemaldiaren sari nagusiak. Hala ere, Urrezko Maskorraren lehiatik kanpo, beste sari batzuk jakinarazi dituzte dagoeneko. Publikoaren saria, adibidez, Wim Wenders eta Juliano Ribeiro Salgadoren The Salt of the Earth dokumentalarentzat izan da.

Europar filmaren saria Damian Szifronen Relatos salvajes-i eman diote. Gazteriaren saria —epaimahai gazteak ematen duena— Alonso Ruizpalacios mexikarraren Güeros filmarentzat izan da. Fipresci saria Christian Petzolden Phoenix filmari eman diote. I.

Zinemaldia Feroz Saria Alberto Rodriguezen La isla minima-rentzat izan da (atzo estreinatu zuten areto komertzialetan). Signis saria Susanne Bierren En chance til-entzat izan da, eta aipamen berezia Loreak euskarazko lanarentzat. Sebastiane saria, berriz, François Ozonen Une nouvelle amie filmarentzat izan da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.