Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astea

'The World's End' film luzea izan da Donostiako zinemaldiko ikusleen gustukoena

Edgar Wrightek zuzendutako film luzeak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteko Ikusleen Saria. 'Sequence' Carles Torrens kataluniarran film laburra izan da sarituena.

Gabe Bartalos zuzendaria. JON URBE, ARP
2013ko azaroaren 1a
14:23
Entzun

Hiru sari jaso ditu Carles Torrensek: Gazte epaimahiaren saria, ikusleen film labur onenaren saria eta Espainiako film labur onenarena. Epaimahaiarentzat, berriz, Agon Juliana Maite zuzendariaren film laburra onena.

Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gaur gauean Byzantium pelikularen proiekzioarekin. Aurtengo jaialdian zortzi estreinaldi izan dira, Euskal Herrian, film luzeei dagokienez, eta horietako bat munduko estreinaldia izan da: Gabe Bartalosen Saint Bernard.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.