Thornton, Taviani anaiak eta Jacquot, Urrezko Hartzaren bila

Berlingo zinema jaialdiko sari nagusia irabazteko lehian, 18 film emango dituzte, otsailaren 9tik 19ra arte

Agentziak
Berlin
2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Berlinale Berlingo aurtengo zinema jaialdiko Urrezko Lehoia irabazteko lehian hemezortzi filmek hartuko dute parte, antolatzaileek jakinarazi dutenez, otsailaren 9tik 19ra bitarte. Horien artean hauek daude, besteak beste: Billy Bob Thorntonen Jayne Mansfield's Car (AEB eta Errusia), Benoit Jacquoten Les adieuxà la Reine (Frantzia eta Espainia), Paolo eta Vittorio Taviani anaien Cesare deve morire (Italia), Antonio Chavarriasen Dictado (Espainia) eta Alain Gomisen Aujourd'hui (Senegal).

Honako film hauekin osatzen da hemezortziko zerrenda: Frederic Videaurren A moi seule(Frantzia), Nina Hossen Barbara (Alemania), Spiros Stathupulosen Metéora (Grezia eta Alemania), Brillante Mendozaren Captive (Filipinas, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua), Ursula Meierren L'enfant d'en haut (Suitza), Hans-Christian Schmiden Was bleibt (Alemania), Miguel Gomes-em Tabu (Portugal, Brasil, Alemania eta Frantzia), Edwinen Kebun binatang (Indonesia, Alemania, Hing Kong eta Txina), Wan Quan'anen Bai Lu Yuan (Txina), Matthias Glasnerren Gnade (Alemania eta Norvegia), Benedek Fliegaufen Csak a szél (Hungaria) eta Kim Nguyenen Rebelle (Kanada).

Sail ofizialean baina lehiatik kanpo, berriz, honako film hauek emango dituzte: Stephen Daldryren Extremely Loud and Incredibly Close (Erresuma Batua eta AEB), Declan Donnellan eta Nick Omeroden Bel Ami (Erresuma Batua), James Marshen Shadow Dancer (Erresuma Batua), Tsui Harken Fliying Swords of Dragon Gate (Hong Kong eta Txina), Zhang Yimouren Jing ling Shi San Chai (Txina) eta Steven Soderberghen Haywire (AEB).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.