KULTURA

Tito Aldama saxofoi jotzailea eta Florentino Goiburu bertsolaria zendu dira

2012ko martxoaren 30a
12:21
Entzun

Tito Aldama (Gasteiz, 1944) Hertzainak taldeko saxofoi jotzailea eta Florentino Goiburu (Idiazabal, Gipuzkoa, 1933) bertsolaria hil dira.  

Aldama atzo hil zen, Gasteizen. Aspaldian gaixo zebilen. Garai zailak pasatzen ari zen azkeneko urteotan, eta kalean ere bizi izan zen. Hertzainak taldeko kidea izan zen aurreneko bi diskoetan, eta ondorengoetan, berriz, tarteka kolaboratu zuen bere saxofoiarekin. 

Goiburu ere atzo hil zen 79 urte zituela. Herri mailako bertsolaria izan zen. Gipuzkoako kanporaketa irabazi zuen 1985ean, eta 1986ko Txapelketa Nagusiko azken laurdenetara iritsi zen. Bideoa: Goiburu, Gazta Egunean 2007an.

[YouTube]http://youtu.be/m0U5DQQFDOA[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.