Tolosako Simposium saria irabazi du Manu Urangak
ARTEA. Tolosako Simposium Eskultura eta Arte Eskuartze saria irabazi du Manu Uranga zumaiarrak. Originaltasun handiko proposamena egin du Urangak, estoldetako tapak erabiliz Tolosako historia islatu baitu. Estolda arteko lerroak da proiektuaren izena, eta estolden mapa irudikatzen du. Lehiaketara 44 obra aurkeztu dituzte. Sari banaketa irailean izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu