Baltimoren (Maryland, AEB) zendu zen, atzo.
Fikziozko eta ez-fikziozko lanak osatu zituen berrogei urte pasatxoko ibilbidean, eta egile oso emankorra izan zen.
Jack Ryan da haren nobela askotan agertzen den pertsonaietako bat. Gainera, haren lanetako batzuk, The Hunt for Red October, Patriot Games, Clear and Present Danger, eta The Sum of All Fears, esaterako, zinemara eraman zituzten.
Ikuspegi politiko kontserbadorea zuen, AEBetako eta Alderdi Errepublikanoa sostengatu zuen; batez ere Ronald Reaganen garaian.