Toots Thielemansek Jazzaldiko Donostia saria jaso du gaur, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik. Bere ibilbidea saritu du Donostiako Jazzaldiak eta bati bat Europako jazzari egindako ekarpena.
Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak esan du ohore handia dela Thielemansi sari hori eman ahal izatea, eta hainbat urtez Europan jazzak bere ezaugarriak izan ditzan lan egin duenari saria ematea bereziki gogobete duela..
Musikari belgikarrak saria eskertu du. Gaur arratsaldean Jazzaldiko azken kontzertua eskainiko du, eta bere ibilbideko hainbat abesti joko ditu.