Euskara Elkarteen Topagunearen Kultur Errota zirkuituak 200 ekitaldi eskainiko ditu aurten. Euskal Herriko hainbat herrietan ikus ahal izango dira ekitaldi horiek urte osoan zehar.
1997an sortu zen Kultur Errota, Topagunearekin batera; euskara elkarteen federazioa da Topagunea. Zirkuitu horrek euskara sustatzea du helburu, baina batez ere euskal kultur eskaintza aberastu, kontsumoa bultzatu eta ekoizpena sustatzea.
Herrietako euskara elkarteekin elkarlanean aritzen da Topagunea, eta kultur emanaldien zerrenda bat proposatzen die. Elkarteak euren herriko ekitaldiak antolatzeaz arduratzen dira. Besteak beste, musika, antzerkia, diaporamak eta literaturarekin lotutako ekintzak izaten dira.
Hasieran hiriburuetan soilik antolatzen zen zirkuitua, baina lortutako arrakasta ikusita herrietaraino ere iritsi da, aurten 200 ekitaldietaraino ailegatuz. 2008ko edizioan, gainera, 1.500 emanaldia ospatuko dute, ekaina-uztaila aldera.
Aurten honako ekitaldiak ikusteko aukera izango da:
Musika: Txuma Murugarren, Kokein, Jabier Muguruza, Jone, Petti…
Helduentzako antzerkia: Hortzmuga, Gilkitxaro, Bikoteatroa, Antzerkiola Imaginarioa…
Haurrentzako antzerkia eta txotxongiloak: Zenbat gara, Gorakada, Hankatxo, Atikus…
Haur berbena: Auskalo, Xilipurdi.
Magia eta zirkoa: Txan magoa, Poxpolo eta Mokolo, Korri eta xalto, Zirika Zirkus…
Ipuin kontalariak: Maite Franko, Pello Añorga, Gorringo…
Bertsolaritza: Xabier Amuriza; Oihane Enbeita, Onintza Perea eta Iratxe Ibarra; Trikuharri antzerki taldea…
Literatura emanaldiak: Patxi Zubizarreta, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Harkaitz Cano…
Diaporamak: Gema Arrugaeta, Jon Arretxe, Josu Iztueta, Apaizac Hobeto, Marron…
Bestelakoak: Kulki; Elvi; Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga…
Euskara
Topaguneko Kultur Errotak 200 ekitaldi eskainiko ditu aurten
Kultur zirkuituak hamaika urte daramatza herriz herri euskal kultura sustatzen. Aurten, 1.500. emanaldia ospatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu