Toribio Etxebarriaren ondarea digitalizatu dute
ONDAREA. Toribio Etxebarria idazlearen funtsak digitalizatu dituzte, eta dagoeneko eskuragarri daude euskal liburutegi digitalean. Plataforma horrek euskal bibliografiaren ondarea zaintzea du helburu, eta nahi duten guztiek dute aukera liburutegi digitaleko dokumentuak kontsultatzeko. Guztira 3.000 bat liburu eta 350.000 irudi baino gehiago biltzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu