BERRIA egunkariak bihar Imuntzo eta Belokiri egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hauek dira elkarrizketa horretan esandakoetako batzuk:
Imuntzo: "Lan bat egiteko orduan, ez dugu inoiz markatzen zer jorratuko dugun. Pixkanaka joaten gara gure ideia mahai gainean jartzen, eta gustatzen zaigun horri heltzen diogu. Eta horregatik ateratzen zaigu entsalada hori".
Beloki: "Orain, trikitilariok sarri taldeaz lagunduta goaz. Lehen, soinu jotzailea askotan bakarrik joaten zen. Lajak kontatzen du bera bakarrik joan nonbaitera eta panderoa eramaten zuela badaezpada ere, norbaitek lagun ziezaion. Orduan, normala da bikoteetan lehen izena soinu jotzailearena izatea".
Imuntzo: "Nik uste trikitiak mantentzen duela lotura lehengoarekin, eta gaurko trenean jarraitzen duela aurrera ere. Gure errepertorioan beti daude kantu tradizionalak; ikasitakoa mantentzen dugu, baina, horretaz aparte, trikitiak, soinu txikiak beste leku askotan hartzen du parte".