Irudia.Azpeitia

TRIKITIZALEEN GOZAMENERAKO FESTA

2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Trikitizaleek lepo bete zuten Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarraitz kiroldegia atzo arratsaldean, San Jose eguneko trikiti jaialdian. Zaleen gozagarri, Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako festan sei trikitilari talde aritu ziren, eta askotariko estiloak nahastu ziren, tartean Javier Lopez Jaso eta Marcelo Escrich jazz estiloko bikotearen doinuak eta Xabi Solanoren Esne Zopak proiektua. Beste urteetan ez bezala, inor ez zuten omendu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.