Trilogia bat osatzeko konpromisoa jarri dio bere buruari, «alferkeria uxatzeko»

2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Beste gauza askoren artean, bere burua alfertzat dauka Aki Kaurismakik. Horregatik esan omen zuen Le Havre filmatu orduko trilogia bateko lehen lana izango zela. «Bestela, lotan, edaten eta ametsetan igaroko nuen denbora, eta gezur txiki hori esan nuen gero lanerako konpromisoa hartzeko, alferkeria uxatzeko. Nik eta nire lan taldeak, eta batez ere gure seme-alabek, jan egin behar dute eta». Gauza askorik ez daki trilogia osatuko duten beste bi filmei buruz. Vigon (Galizia) filmatuko dela bata eta Hanburgon (Alemania) bestea. «Ez dakit askoz gehiagorik. Vigon filmatuko dudanak bizargin izan nahi duen mutil baten istorioa kontatuko du, eta auzoko neskatxei begiratuko die. Izenburua Vigoko bizargina edo halako zerbait izango du, baina ez dakit gehiago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.