Donostiako Zinemaldia

Trueba, Franco, Martin Cuenca eta Villeneuveren lanak izango dira sail ofizialean

Izibene Oñederra eta Asier Altuna euskal zinemagileek 'Hotzanak, For Your Own Safety' eta 'Zela Trovke' film laburrak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren, Zabaltegin.

mikel lizarralde
2013ko uztailaren 24a
12:46
Entzun

Manuel Martin Cuencaren Canibal, Denis Villeneuveren Enemy, Fernando Francoren La herida eta David Truebaren Vivir es fácil filmak Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko dira aurten. Laurak Espainian egindako ekoizpenak edo koprodukzioak dira, eta Madrilen egindako agerraldian aurkeztu dituzte gaur antolatzaileek. Lau film horietaz gain, Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi ere emango dute sail ofizialean, baina azken hori lehiaz kanpo. Donostiako Zinemaldia irailaren 20tik 28ra egingo da.

Zuzendari Berriak atalean, Isabel Ayguavivesen El árbol magnético, Aaron Fernandezen Las horas muertas eta Fran Araujok eta Ernesto Novak zuzendutako El rayo emango dituzte, eta Perlak sailean, beste lan bat: Sebastian Lelioren Gloria. Berlingo zinema jaialdian eman zuten Lelioren lana, eta han emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen Paulina Garciak.

Izibene Oñederrak eta Asier Altunak Zabaltegin estreinatuko dituzte euren azken film laburrak. Oñederraren lana Hotzanak, For Your Own Safety da, eta nortasun pertsonalaren gaineko kontrolaren gainean hitz egiten duen animaziozko lana da. Asier Altunaren Zela Trovke, berrriz, krimen baten istorioa kontatzen duen abesti eslovakiar zahar bati buruzko dokumentala da. Luis Berdejo zinemagile donostiarrak, bere aldetik, Violet lana estreinatuko du Zabaltegin. Horietaz gain, Family Tour (Liliana Torres Exposito), Mujer conejo (Veronica Chen), El rey de Canfranc (Manuel Priede Gonzalez eta Jose Antonio Blanco), Serrat y Sabina: El símbolo y el cuate (Francesc Relea) eta Sigo siendo (Javier Corcuera) izango dira Zabaltegin.

Azkenik, Belodromoan Oskar Santosen Zipi y Zape y el club de la canica eskainiko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.