Turista jantzientzako kultur ihesaldiak antolatu ditu Hamabostaldiak

Hotelean igarotzeko bi gau, aukeratutako kontzerturako sarrera eta bisita gidatuak eros daitezke pakete berean

Erredakzioa
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldiak turista profil berriengana heldu nahi du, eta kultur ihesaldiak antolatu ditu horretarako. Ekimenak turista kultua du jomugan,musika klasikoaren zalea, eta nazioarteko artisten eskutik musika esperientzia gogoangarri bat bizitzeko gogoz dena.

Manu Narvaez Donostia Turismoko gerenteak adierazi duenez, oso kontzertu «erakargarriak eta deigarriak» antolatu dituzte, tartean, Donostiako Orfeoia eta Halle, San Petersburgoko eta Bambergeko Orkestrak, Parisko Orkestra Von Dohnavirekin batera, eta Christian Zacharias pianista.

Ekaineko turismo datuek %60ko igoera izan dute iazko hil bereko zenbakiekin alderatuta, eta alde horretatik egindako apustua da kultur ihesaldiena. Hala, interesa duenak pakete berean eskura ditzake hotelean igarotzeko bi gau, aukeratutako kontzerturako sarrera eta bisita gidatuak, 154 eta 384 euro bitartean ordainduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.