BERTSOLARITZA GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Txapela maisuaren eskutik jaso zuen Lujanbiok
Juanjo Uriak jantzi zion txapela Maialen Lujanbiori, Hernaniko bertso eskolan irakasle izan zuenak. Une zirraragarria izan zen, eta Uriak berak hunkituta eskaini zion bertsoa: «Gure herrian gaurdanik beste Txirrita haundi bat bada» amaitu zuen . Gerora ere, Lujanbioren bertsolari izaeraren gainean jardun zuen Uriak, eta txapela janztea «ohore handia» izan zela aipatu. Txapeldunak ere maisuaren eta bertso eskolen lana ekarri zuen gogora txapela eskaintzerakoan. Bertsozale elkarteak ere Juanjo Uriak bertsolaritzaren alde egindako lana omendu zuen igandeko finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu