Txapelketa Nagusiko bertso hautatuak argitaratu dituzte
Liburuak 14o bertsoaldi jasotzen ditu; paperean irakurtzeaz gain, mp3 formatuan entzun daitezke
Bertsozale Elkarteak 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia eman du argitara, iazko Txapelketa Nagusiko bertso hautatuen transkripzioa biltzen duen liburua, eta, liburuarekin batera, bertso hautatuen grabazioak biltzen dituen mp3a ere kaleratu du. Guztira, 140 bertsoaldi jasotzen ditu liburuak, Martin Aramendik transkribatuak. Saioetako kronika eta iritziak ere jasotzen dira, Miren Ibarluzeak, Estitxu Eizagirrek, eta Ion Ansak idatziak; eta finalari buruzko gogoetak, John Miles Foleyk, Pirritx eta Porrotx pailazoek eta Eva San Ginesek idatziak. Ohi bezala, Joanito Dorronsorok doinu berrien partiturak jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu