Arte garaikidearen ikonoetako bat zen John Chamberlain (1927-2011, AEB). Auto zatiekin eta metalezko txatarrarekin egindako eskultura abstraktuak egiteagatik zen ezaguna. Autoekin eskulturak egiten lehena izan arren, hasieratik arrakasta lortu zuen Chamberlainek. Nutcracker izeneko eskultura 3,7 milioi eurotan saldu zuen, bizitza osoko salmenta handiena lortuta. Atzo hil zen, Manhattanen, 84 urterekin.
Eskulturetan erabiltzen zuen kolore eztanda harrigarriarengatik, adituek Jackson Pollock margolariarekin alderatu zuten. Chicagoko Art Instituten ikasi ondoren, orduko arte pentsamendu berritzaileenak landu zituen Black Mountain Collegen izan zen, pop artearen fundatzaileekin batera. Horren eraginez, zinema zuzendari lanetan aritu zen 60ko hamarkadan, Andy Warholekin batera. Autoen zatiak erabiltzeagatik istripuak gogorarazten zituela leporatu zioten arren, jendeak bere artelanak aurreiritzirik gabe ikustea nahi zuen Chamberlainek.•
Hilberria. John Chamberlain
Txatarrezko artearen erregea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu