Donostiako 67. Zinemaldia

Txepe Lara ekoizleak jaso du Zinemira saria

Euskal zinearen gala egin dute gaur, eta Agur, Etxebeste filma estreinatu.

Txepe Lara, gaur, saria jaso duenean. BERRIA
2019ko irailaren 25a
10:11
Entzun

Viktoria Eugenia antzokian egin duten Euskal Zinemaren Galan estreinatu dute Agur, Etxebeste! filma. Aurretik, baina, Zinemira saria eman diote Jose Maria Lara Txepe ekoizleari.

Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteek euskal zinemaren pertsonaia nabarmen baten ibilbidea aintzat hartzeko ematen dute ohorezko sari hori. Orain arte, Imanol Uribe (2009), Alex Angulo (2010), Elias Kerejeta (2011), Michel Gaztanbide (2012), Juanba Berasategi (2013), Pedro Olea (2014), Karmele Soler (2015), Ramon Barea (2016), Julia Juaniz (2017) eta Ramon Agirre (2018) omendu ditu sariak.

Txepe Larak (Madril, 1948) 1985ean hasi zuen zinemarekin harremana, kamera laguntzailearen zereginak betez Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1986), Adiós, pequeña (Imanol Uribe, 1986) eta Ander eta Yul (Ana Díez, 1988) filmetan.

Gerora, ekoizle lanetan, hainbat film ezagunen atzean egon da: Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1993), Alsasua, 1936 (Helena Taberna, 1994), Justino, un asesino de la tercera edad (La Cuadrilla, 1994), A ciegas (Daniel Kalparsoro, 1997), Pecata minuta (Ramon Barea, 1999), Aupa Etxebeste (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.