Soslaia. Jasper Johns
Txikitan artea zer zen ez zekiena
Allendalen (Hego Karolina, AEB) jaio zen, 1930eko maiatzaren 15ean, eta han eman zuen umezaroa. Jasper Johnsek dio han ez zegoela ez artistarik ezta arterik ere. Artea zer zenik ez zekien haur hura, baina, urteen poderioz 81 urteko artista nekaezina bihurtu da. Pintura eta arte ikasketak Columbiako Unibertsitatean egin eta gero, irakasleek animatuta, New Yorkera joan zen 1948an. Han, Parsons School of Design-en matrikulatu, eta publizitate diseinuko eskolak hartu zituen.1958an Pittsburg-eko Biurteko Nazioarteko Saria jaso zuen, Cernegie Institutuan. Urte hartan, bere lehen eskulturak egin zituen; horretarako, bonbillak eta garagardo latak erabili zituen, eta haien moldeak hartu eta gero, brontzean galdatu zituen. 1960an marraztu zituen lehen litografiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu