Haur eta gazte literaturako Euskadi saria lortzeko finalistak honako hauek ziren: Imanol Azkue, Juan Kruz Igerabide, Ramon Saizarbitoria, Jose Luis Olaizola Txiliku eta Felipe Juaristi, hurrenez hurren honako lan hauei esker: 'Gaur egun handia da' (Erein), 'Okili-kiki' (Aizkorri), 'Kandinskyren tradizioa' (Erein), 'Osaba Bin Floren' (Elkar) eta 'Haydn-en loroa' (Aizkorri).
Epaimahaiak zazpi liburu finalista aukeratu zituen, berriz, gaztelaniazko Euskadi sarietan. Fernando Luis Chiviteren 'La fuga de todo' (Bassarai), Luis Duranen 'Antoine de las tormentas' (Astiberi), Eduardo Gil Beraren 'Historia de las malas ideas' (Destino), Fernando Mariasen 'La mujer de las alas grises' (Destino), Fernando Savaterren 'Mira por dónde: autobiografía razonada' (Taurus) eta Eli Tolaretxipiren 'Los lazos del número' (Bassarai). Nobelak dira Chivite eta Mariasenak, saiakera Gil Berarena, poesia Tolaretxipirena, biografia Savaterrena eta komikia Duranena.
Literatura
'Txiliku'-k irabazi du Euskadi Haur eta Literatura saria
Euskadi Haur Literatur Saria Jesus Mari OLaizola 'Txiliku'-k irabazi du, 'Osaba Bin Floren' (Elkar) liburua idazteagatik. Gaztelerazko lanei ematen zaien Euskadi saria, berriz, Eduardo Gil Berak irabazu du 'Historia de las malas ideas' (Destino) eleberriagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu