TXILLARDEGI

Txillardegi omendu dute Antiguan

Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak antolatuta, 200 bat lagun bildu dira bere ekarpenaren gogora ekarri eta aitortza ofiziala eskatzeko.

2018ko urtarrilaren 14a
16:50
Entzun

Gaurko egunez hil zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, 2012an, eta urteurrena baliatu du Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak hari omenaldia egiteko, Antiguan. Gaur egun plaza bat dago garai batean Txillardegi etxea zegoen lekuan, handik hartu zuen berak izengoitia, eta hantxe egin diote gaur omenaldia 200 bat lagunek. 

Plaza horretan, aurrerantzean, Txillardegiren erretratua egongo da, Mikel Herrerok egindako horma irudia, gainean Txillardegiren esaldi bat duela: "Euskara da euskaldunon aberria". Hizkuntzalari, idazle, politikari, Euskal Herriaren historia hurbilean berebiziko eragina izan du.

Ibon Sarasolak gaur akordarazi duenez, euskara batuaren sorrera berari zor diogu. Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko Fito Rodriguez idazlearen ustez, justu Txillardegiren ideologia da aitorpen ofizial bat egiteko galga nagusia. Eta elkarteak horixe eskatzen du, aintzat hartzea bere figura eta bere lana, eta ofizialki onartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.