Txillardegiren literatur lana ekarri dute gogora idazleek
Haren lehendabiziko hiru eleberrietako pasarte hautatuak irakurri dituzte Viktoria Eugenia Klub aretoan
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren literatur lana oroitzeko, haren lehen hiru eleberrietako pasarte hautatuak irakurri zituzten herenegun Donostiako hogei idazlek Viktoria Eugenia Klubean, Bakarrik nago Zerubiden ekitaldian. Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua, Ibon Sarasola, Ana Urkiza, Joan Mari Irigoien, Mariasun Landa, Harkaitz Cano eta Fito Rodriguez ziren parte hartzaileen artean. Sei lagunen errezitaldia egiteko asmoa izan zuten hasieran, baina deialdiazabaldu egin zuten gero antolatzaileek. Azkenean, idazle batzuek ez zuten parte hartu; bestela, errezitaldia luzeegia izango zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu