kultura

Txillardegiren omenezko horma irudia inauguratuko dute igandean, Donostian

Idazlea hil eta sei urtera inauguratuko du horma irudia Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak. Donostian, Antigua auzoko Gaskuina plazan margotu du horma irudia Mikel Herrero artistak.

2018ko urtarrilaren 11
18:24
Entzun

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren oroimenezko horma irudia ikusgai egongo da Donostian, Antigua auzoko Gaskuina plazan, igandetik aurrera. Leku sinbolikoa aukeratu dute irudiarentzat. Izan ere, Antiguako Gaskuina plazan margotuko dute, Txillardegi baserria zegoen tokian. 12:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, eta omenaldian parte hartuko dute Joxe manuel Odriozola idazleak eta Ibon Sarasola euskaltzainak.

Horma irudia egin ahal izateko, herritarren ekarpen ekonomikoa bildu du Txillardegi Udal Liburutegiak. Horma irudia marrazteaz, berriz, Mikel Herrero artista arduratu da.

Horma irudiaren inaugurazioaz gain, bi hitzaldi antolatu ditu elkarteak Donostian. Gaur izango da lehenengoa, Txillardegi, errotikako gogoeta izenekoa. Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta Alaitz Aizpuru filosofo eta Lilleko Unibertsitateko irakasleak eskainiko dute, 19:00etan, Doctor Camino Liburutegian. Urtarrilaren 18an, berriz, Txillardegi intelektuala hitzaldia egingo du Fito Rodriguez idazle eta Txillardegi Udal Liburutegia elkarteko presidenteak. 13:00etan izango da, EHUren Filosofia mintegian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.