Txillida-Leku irekitzeko, malgutasuna eskatu dute
ARTEA. ADACE Espainiako Arte Garaikideko Museo eta Zentroetako Zuzendarien Elkarteak, Txillida-Leku berriz ireki ahal izateko, «malgu» jokatzeko eskatu diete Eusko Jaularitzari eta Eduardo Txillidaren familiari. Elkartearen iritziz, Jaurlaritzari dagokio museoa berriz irekitzea lortzeko ardura bere gain hartzea, eta eskultorearen familiak onartu beharko luke diru laguntzen truke instituzioek museoaren gestioan parte hartzea. Espainiako artisten beste lau elkartek bat egin dute ADACEren agiriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu