Txillida Leku ixtea eragozteko eskatu diete erakundeei 40 artista ezagunek

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Erakundeetako ordezkariei Txillida Leku museoa ixtea eragozteko egin beharreko guztia egiteko exijituz, agiri bat kaleratu duEspainiako Artea eta Zuzenbidea fundazioak, 40 artista ezagunek sinatua. Horien artean Andres Nagel, Dario Villalba, Miquel Barcelo, Eduardo Arroyo, Alberto Garcia-Alix, Miquel Barcelo eta Chema Madoz daude, beste batzuen artean.

Txillida Leku «XX. mendeko artistarik handienetako batek sortutako gune aparta» da, agiria sinatu duten artisten iritziz. Eusko Jaurlaritzaren «zabarkeria» salatu dute, eta «kezkatuta» daudela diote, erakundeetako ordezkariek gaiaren inguruan erakutsi duten «isiltasuna» dela eta.

«Artea ez da luxua, ezta krisi garaietan ere», dio agiriak. «Sortzaileen borondatea eta eskubide morala errespetatuz, bere aberastasun kulturala defenditzen eta sustatzen duen herria bere buruaren iraunkortasunari laguntzen dio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.