Txillida Leku laster irekiko dela sinetsita dago Elorza
ARTEA. Txillida Leku museoa udaberrian berriro zabalduko dela «sinetsita» dagoela esan zuen atzo Odon Elorza Donostiako alkateak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Txillida familiarekiko negoziazioak «delikatuak eta konplexuak» diren arren. Eusko Jaurlaritzak museoa irekitzeko familiarekin akordioa lortzeko borondatea baduela egiaztatu du Elorzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu