Hernaniko Txillida Leku museoan era ezberdinetako doinuek eta arte lanek bat egingo dute Musika Hamabostaldiko “Musika eta Natura” zikloaren barnean. Datozen lau igandeetan izango diren kontzertuetan Olivier Messiaen, Frantziako musikagilearen lana izango da oinarri nagusi.
Hondore abesbatzak irekiko du “Musika eta Natura” zikloa “Musika: natura eta poesia” izeneko kontzertuarekin. Gabriel Faure, Morten Lauridsen, Maurice Ravel, Derek Holman eta Eric Whitacren poeten testuak abestuko dituzte. Aintzinako musika landuko du Ensemble Clément Janequin taldeak zikloko bigarren kontzertuan. Abuztuaren 24an izango den saioan berriz, Francesco Tristano Schlime piano jotzaile gaztea izango da. Azkenik, Bertrand Chamayou Frantziako pianista bakarlari garrantzitsuenetarikoak itxiko du Txillida Lekun izango den zikloa, “Zerua eta lurraren artean” izeneko kontzertuan.
“Musika eta Natura” zikloaren barruan izango diren lau kontzertuak arratsaldeko zazpietan hasiko dira; ordu bete lehenago, kontzertuen gaineko informazioa emango die antolatzaileek entzuleei.
Musika
Txillida Leku museoak eta Musika Hamabostaldiak bat egingo dute abuztuan
Olivier Messiaen Frantziako musikagilearen lana izango dute oinarri abuztuko lau kontzertuek. Lehenengo emanaldia Hondore abesbatzak eskainiko du datorren igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu