Txillida omenduko dute erakusketa batekin
ARTEA. Eduardo Txillida artistaren heriotzaren hamargarren urteurrena bete da, eta Gipuzkoako Artisten Elkarteak erakusketa batekin omenduko du. Horrela, Txillidaren obrarekin lotura daukaten argazkiak, grabatuak eta serigrafiak bilduko dituzte, elkarteak Donostiako Gros auzoan daukan lokalean. Gaur zabalduko dute, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu