Txinak hirugarren lekua du zinemaren merkatuan
ZINEMA. Txina 2011. urtean hirugarren postura iritsi da zinemaren merkatuan; AEBen eta Japoniaren atzetik dago. Urtebetean hiru maila igo ditu eta 1.621 milioi euro irabazi ditu zinema aretoetan. Hollywoodeko filmak ikusi dira gehien. Diru gehien Transformers 3 eta Kung Fu Panda 2 filmek eman dute: 137 milioi euro eta 76,4 milioi euro, hurrenez hurren. Gehien ikusitakoTxinako filma The Flowers of War izan da: 60,8 milioi euro bildu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu