Ohi bezala, era guztietako munstro, mamu eta pertsonaia beldurgarrien topaleku arrakastatsua izaten ari da aurten ere Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Donostian. Aurtengo jaialdiko filmen artean ikusmin handienetakoa piztu dutenetako bat ikusteko aukera izango da gaur, 19:45ean, Antzoki Zaharrean: The Theatre Bizarre lan kolektiboa. Sei zuzendariren beste horrenbeste lan batzen ditu filmak, denak antzoki narras batean girotuak. Bizitzeko sabeliztunen premia duten txotxongiloak bizi dira antzoki horretan.
Sei zuzendarien artean Tom Savini dago, efektu berezietan espezializatutako zinemagilea; baita Douglas Buck ere, Family Portraits trilogia ezagun eta beldurgarriaren egilea. Emanaldiaren aurretik Till Nowaken The Centrifuge Brain Project film laburra emango dute.
Aurretik, 17:00etan, Andre Ovredalen Troll Hunter emango dute. Eta, gero, Noboru Iguchiri eskainitako gauean, Tomie Unlimited eta Karate-robo zaborgar, 23:00etatik aurrera.
Txotxongiloek eragingo dute izua gaur Donostian
'The Theatre Bizarre' film kolektiboa emango dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko egitarauan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu