Bi abesbatzak eraman dituzte Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketako sari guztiak. Sari nagusia Ukrainako Glier Institute Female Choirrentzat izan da. Kieveko Glier musika institutuko emakume abesbatza da, eta Galyna Gorbatenko du zuzendari. Polifonia eta folklore ataletan garaile izan da, eta euskal obra baten interpretazio onenagatik ere saritu dute.
Esloveniako Ingenium abesbatzak irabazi ditu gainerako sariak; tartean, ikusleena. 11:30etik aurrera egin dute sari banaketa, Tolosako Leidor aretoan. Hona hemen sari guztiak:
Musika rofanoa
1. Ingenium (Eslovenia)
2. Anatoly (Errumania)
3. Chapter Five (Erresuma Batua)
Musika erlijiosoa
1. Ingenium (Eslovenia)
2. Chapter Five (Erresuma Batua)
3. Blagovest (Bielorrusia)
Polifonia
1. Female Choir of Kiev Glier Institute of Music (Ukraina)
2. Masca Youth Choir (Letonia)
3. Aurum (Espainia)
Folklorea
1. Female Choir of Kiev Glier Institute of Music (Ukraina)
2. Masca Youth Choir (Letonia)
3. Aurum (Espainia)
Entzulegoaren Saria: Ingenium (Eslovenia)
Euskal obra baten interpretazio onenaren saria: Female Choir of Kiev Glier Institute of Music (Ukraina), Esperantzari leiho bat obragatik.
Sari Nagusia: Female Choir of Kiev Glier Institute of Music (Ukraina)