Musika. Cristina Rosenvinge
'Un hombre rubio'
Disko etxea: El Segell del Primavera.
Christina Rosenvinge jada aurkezpenik behar ez duen musikaria da, ibilbide luze eta oparoa baitu atzean. 90eko hamarkadan bakarlari moduan hasi eta movida madrileƱa eta punk doinuak alde batera utziz, esperimentazio eta pop doinu ilunetan murgildu zenetik, bere interesari esker, lan ederrak sortu ditu. Hamargarren bakarkako diskoa dakar orain, eta nabari da bere musikarako harrak bizirik dirauela. Bederatzi abesti, ongi konposatuak, detailerik txikiena ere zainduz, eta entzulearen erraietaraino sartzeko asmoz sortuak. Un hombre rubio Christina da, puri-purian, musikaz gain, hitzak ere zainduak baitira, iluntasuna fintasun berezi batekin azalduz, diskoak irauten dituen 40 minutuak dotoreziaz bustiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu