Unax Ugalde: «'Bon appétit' zinemaz gotzako filma da»

Bilboko Udalak, EITBk eta Orio Produkzioak etxeak hartu dute parte ekoizpenean, eta hilaren 12an estrteinatuko dute

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
«Zinemaz gozatzeko filma» da David Pinillosen Bon appétit, eta mereziko du hura areto bateko pantaila handian ikustea, «DVDaren zain egon gabe», Unax Ugaldek, filmeko aktore nagusiak, adierazi duenez. Ekoizle gisa filmean parte hartu dutenen artean Bilboko Udala, EITB eta Orio Produkzioak etxea daude; gainerako ekoizpen etxeak Suitza, Italia eta Alemaniakoak dira. Datorren astean iritsiko da zinema areto komertzialetara, azaroaren 12an, ostiralarekin.

Zurichen, Munichen eta Bilbon filmatutako komedia erromantikoa da Bon appétit. Sukaldari ospetsu izatera iritsi nahi duen gazte baten rola jokatzen du Unax Ugaldek, Danielena, eta Nora Tschirner berlindar aktorea du lankide. Anaren rola jokatzen du Tschirnerrek. Buruan dituen planteamenduetako batzuk aldaraziko dizkio Danieli Ana ezagutzeak. «Maitasuna denok pairatzen dugu, baina baita denok gozatu ere», azaldu du David Pinillos zuzendariak. Segovian (Espainia) 1974an jaioa da Pinilllos, eta hau du lehen film luzea.

Malagako (Espainia) zinema jaialdian aktore onenaren saria jaso du Ugaldek, filmean egindako lanari esker, eta filmak, horretaz gain, epaimahaiaren sari berezia irabazi du. Zuricheko eta Okzitaniako Tolosako zinema jaialdietan ere eman dute filma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.