Une jakin bati erantzun zion 'Utikan'-ek, baina ez da gehiago bildu
Sarien benetako asmoez susmo txarrak hartuta, Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu zuten hainbat idazlek 2007ko otsailean. Sinatzaileek uko egin zioten «Euskadi sari hauetan parte hartzeari, hala lehiatzaile gisa nola epaimahaiko gisa». Baina adierazpen hark une jakin hari baino ez zegokiola gogoratu du Edorta Jimenezek, sinatzaileetako batek. «Utikan ez da plataforma bat, une jakin batean idazle batzuek zabaldu eta sinatu zuten manifestua baizik. Gu bildu ginen egun hartan Donostiako Bulebarrean manifestu hura irakurtzeko, eta harrezkero ez gara berriro bildu. Gehienok Euskadi sarietan parte hartu gabe segitzen dugu, baina sinatzaileetako batzuek geroago parte hartzea erabaki dute, inolako arazorik gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu