kultura

"Unibertsitatearen eta Iruñearen arteko zubi" izan nahi du Nafarroako Unibertsitatearen Museoak

Eraikina aurkeztu du Rafael Moneok hedabideen aurrean. 2015ean irekiko dute.

Nafarroako Unibertsitatearen Museoa. JESUS DIGES / EFE
2014ko urriaren 2a
14:50
Entzun

Nafarroako Unibertsitatearen Museoaren eraikuntza bukatu dute guztiz, eta 2015eko urtarrilean inauguratuko dute ofizialki. Hiru soilaru, 12 erakusketa gela eta 700 eserleku baino gehiago dituen antzoki bat biltzen ditu.

Hedabideen aurrean aurkeztu du bere lana Moneok. "Pozik" agertu da emaitzarekin: "Paisaiarekin lotura duen eraikina da; ez da objektu modura hartzen, baizik eta inguratzen duen horrengan ere eragina izaten ahalegintzen da".

Moneoren arabera, ez da margolanetara mugatzen den museo bat, askotariko beste hainbat jarduera ere egingo baitira han. Unibertsitateak eta hiriak "gozatuko" duten kulturgune izatea espero du. Margolanen artean, Picasso, Kandinsky, Chillida, Tapies, Rothko, Palazuelo eta Oteizaren lanak ikusi ahal izango dira.

Aurreikusi dutenez, lehen urtean 107.000 bisitari izango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.