Uraren Euskal Agentziak zigor espedientea ireki dio Praileaitz (Deba, Gipuzkoa) kobazulo inguruko harrobia ustiatzen duen enpresari -Zeleta S.L.ri.-, Deba ibaiaren "babesgunea inbaditu" duelakoan.
Enpresa zigortuko balute, ibaiaren inguruan eragindako kalteak konpontzeko eskatuko liokete, eta isuna ere jasoko luke.
Kostako Legearen arabera, eragindako urraketa "arina" izan daiteke.
Kultura
Uraren Agentziak zigor espedientea ireki dio Praileaizko harrobia ustiatzen duen enpresari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu