Bihar Berria-n

Urbeltz: "Sortze prozesuari bere bidea egiten utzi behar zaio"

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du etzi Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta Argia dantza taldeko zuzendariak. Bihar hari egindako elkarrizketa luzea plazaratuko du BERRIAk. Hemen aurrerapena.

Inauteriei buruzko liburu bat bukatu berri du Juan Antonio Urbeltzek. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2015eko abenduaren 16a
07:16
Entzun

"Nik ez dut ezer asmatzen; nik elementuak bilatzen ditut, eta horiek dira daudenak".

"Osagaiak hor daude, beren ingurunearen parte bezala, denboratik at. Sormen ekintza horren alde interesgarria da, lehen ez zegoen tokian, orain badagoela".

"Sortze prozesuari bere bidea egiten utzi behar zaio. Sortze ideia bat baldin baduzu, ez saiatu esku hartzen, kaltetu egingo duzu eta".

"Dantza tradizionalek, hango zein hemengoek, dantzaren jeinua barruan daramate; hor dute, aurkitzen jakin behar da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.