"Ez, ez da, eta ez dakit Bizkaiko Foru Aldundiko zeinek ez duen ulertzen mezu hori". Hala adierazi du gaur Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Urdaibai bailarako Guggenheim museoaren proiektuaz Radio Euskadin. Jaurlaritza egitasmo horren aurka dagoela berretsi du hark, eta "Urdaibain museoa egitearen aukera behin betiko baztertu behar da".
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren jarrera kritikatu du Urgellek, "etengabe ari delako gaia mahai gainera ateratzen". Aldundiak egin nahi du han museo berria. Bailaran denak ez daude alde. Kultura sailburuak esan du ingurumenaz gogoeta egiteko sortzaile, pentsalari eta artistentzat ekimenak antolatu nahiko lituzkeela Bizkaiko bailara hartan.
Bide batez, Juan Ignacio Bidarte Guggenheim Bilboko museoko zuzendaria aldatzearen alde daudela agertu du, "museoaren ibilbide artistikoa arrakastatsua izan den arren, Bidartek diru publikoarekin izandako jokabideak zalantzak sortu dituelako, irregulartasun asko egon baita". Bilboko museoaren fundazioaren %50eko parte-hartzea dauka Jaurlaritzak.
kulTURA
Urgell: "Ez, ez da"
Urdaibain Guggenheim museoaren proiektua egitearen kontra daudela berretsi du Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Bizkaiko ahaldun nagusiaren jarrera kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu