Urgellek «ahalegin bat» eskatu dio Werti
KULTURA. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak «ahalegin ekonomiko bat» eskatu zion atzo Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministroari, aurrekontuetan kultura arriskuan jar ez dezan. Urgellek nabarmendu zuen gizartea «pobretu» egingo dela Espainiako Gobernuak murrizketa handiak egiten baditu. Kulturaren Konferentzia Sektorialean parte hartu zuten biek, atzo, Gasteizko Artium museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu