Uribe Headlands zentroan ari da liburu berria idazten
LITERATURA. Kirmen Uribe San Frantziskoko Headlands arte zentroan (AEB) dago egunotan, bi hilabeteko egonaldi batera gonbidatuta, bere hurrengo liburuaren idazketa lanean aurrera egin dezan. Mundu osoko eta adierazpide guztietako sortzaileak gonbidatu ohi dituzte zentro horretara. Hitzaldiak ematen ere ari da Uribe, eta duela gutxi Stanford unibertsitatean aritu zen zeregin horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu