Donostiako Nazioarteko 63. Zinemaldia

Uriberen filmak ez du ikuslea asebete

Etakide ohi baten eta hark hildako militar baten alabaren arteko maitasun istorioa jaso du 'Lejos del mar' filmean. Peter Sollettek 'Freeheld' filma aurkeztu du Sail Ofizialean. 

'Freeheld' filmeko lan taldea, gaur, Donostian. ARGAZKI PRESSA
Igor Susaeta-Mikel Lizarralde
2015eko irailaren 24a
12:12
Entzun

Kartzelan 22 urte igaro ostean, Parot Dotrinaren ondorioz aske geratzen da Santiago Argote Bengoa etakide ohia, eta Sotoko kartzelan ezagututako Emilioren etxera, Almeriara, joango da bizitzera. Behin han, 28 urte lehenago hil zuen militarraren alabarekin egingo du topo. Eta maitemindu egingo dira. Hori da Imanol Uriberen Lejos del mar filmaren sinposia, eta sinesgaitza iritzita-edo, gaur goizeko prentsako emanaldian barreak entzun dira aretoan.

Sail Ofizialean aurkeztu da baita ere Peter Solletten Freeheld filma. Julianne Moore aktorea da filmeko protagonista. Malkoa bilatzen duen drama konbentzionala da, efektista, eta batzuetan, efektiboa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.