Urko Menaia kantautore donostiarrak North Amerikan Cultural Tour 2011 bira egingo du abuztuan, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Elkarteak antolaturik. Hiru astetan bost kontzertu emango ditu Kanadan eta AEBetan.
Vancouver hiriko Basque Club-en ekingo dio birari, datorren larunbatean. Ondoren, Gardnervilleko (Nevada) Kantari Egunean hartuko du parte, abuztuaren 13an, eta astebete geroago, hilaren 20an, Denver hiriko (Colorado) Euskal Etxean abestuko du. Azken bi kontzertuak New Yorken eskainiko ditu Menaiak: abuztuaren 25ean, Brooklyngo Euskal Etxean, eta abuztuaren 27an Newporteko Rhode Island Basque Cluben.
Urko Menaiak bost kontzertu emango ditu Kanadan eta AEBetan
Vancouver, Nevada, Colorado eta New Yorken joko du Donostiako kantariak, abuztuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu