Urruzola, Fidalgo eta Briz saritu ditu Orfeoiak

2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
MUSIKA. Otilia Fidalgo Gonzalez eta Maria Victoria Urruzola Esnaolak ex aequo irabazi dute Donostiako Orfeoia-EHU saria musikari buruzko ikerketa sustatzeko kategorian. Fidalgoren lana La música religiosa de Valentín Zubiaurre. Maestro de la Real capilla de Madrid (1875-1914) da, eta Urruzolarena, berriz, Un programa de prevención del miedo escénico para niños/as de 8 a 12 años. Halaber, Angel Briz Lazkoz ere saritu dute musikaren munduan egindako lanaren eta bere ibilbidearen aitortza gisa.

Musikaren munduan egindako ibilbidea aitortzeko eta musikari buruzko ikerketa bultzatzeko asmoarekin sortu zuten saria Donostiako Orfeoiak eta EHUk, eta aurtengoa banatzen den 22. aldia da. Sari banaketa ostiralean egingo dute, EHUko Ignacio Maria Barriola zentroko auditoriumean, Donostian. Ekitaldiaren ondoren, Donostiako Orfeoiak kontzertu laburra emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.